‘Kontziliazioa, talentua erakartzeko eta leialtzeko neurri gisa’ jardunaldia

0

Asociación para el Progreso de la Dirección elkarteak, Eusko Jaurlaritzak babestuta eta AFAErekin (Acción Familiar Euskadi) elkarlanean, asteazken honetan, abenduaren 2an, “Kontziliazioa talentua erakartzeko eta leialtzeko neurri gisa” izeneko jardunaldia antolatu du. Jardunaldia aurrez aurre jarraitzeko antolatu da; edukiera mugatua izan da, Covid-19-agatiko murrizketak direla eta. Halaber, Streaming bidez ere jarraitu ahal izan da.

Irekiera-ekitaldian, Luis Herrando APDko Iparraldeko Ohorezko lehendakaria eta Lide Amilibia EUSKO JAURLARITZAKO Gizarte Politiketako sailburuordea izan dira. Sailburuordeak esan duenez, “aurten, gaur arte, Euskadiko 8.500 familiak baino gehiagok kontziliaziorako laguntzak jaso dituzte Eusko Jaurlaritzaren eskutik, 15,7 milioi euroan”.

Irune Muguruza EUSKO JAURLARITZAKO Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak azaldu du Kontzilia 30 proiektua, norberaren bizitza, familia eta lana kontziliatzeko neurriak aztertu, garatu eta ezartzeko enpresei ematen zaien laguntza-prozesua.

Kontzilia 30 proiektu hori hobeto ulertzeko, jardunbide egokiak azaldu dituzte Gorka Zubillaga UVESCO TALDEKO Giza Baliabideetako zuzendariak eta Felix Sáenz de Ugarte eta Aitor Pérez de San Román URBIDE IKASTOLAko Kalitateko arduradunak eta zuzendariak, hurrenez hurren.

Era berean, Elena Echebarria EUSKO JAURLARITZAKO Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako aholkulari juridikoak Familia eta Lana Bateragarri egiteko Laguntzei buruzko DEKRETUAZ (urriaren 22ko 164/2019 DEKRETUA) hitz egin zuen.

Saioa amaitzeko, CONFIES PROIEKTUAren (Conciliación Familias Inteligentes en Empresas Saludables) ildo nagusiak azaldu zituen Cristina Mendia AFAEko lehendakariak, eta Josune Urangak Banco Mediolanum-eko Group Manager-ak bere esperientzia praktikoa azaldu zuen.

Saioa amaitzeko, solasaldia antolatu zen; bertaratu zirenek, hala, zalantzak zuzenean argitu zituzten hizlari parte-hartzaileekin.

Programa zehatza erantsi da, zure interesekoa izango delakoan. Aldez aurretik, eskerrik asko, eta, argibiderik behar baduzu, nire sinaduran dituzu harremanetarako datuak.