Bilbon atxilotu dute, pisukide bati arma zuri batekin eraso egiteagatik

0

Ertzaintzak 49 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilbon, lesioak eragitea leporatuta. Arrastatuak labana batekin eraso egin zion etxebizitza berean bizi den gizon bati, eta lesioak eragin zizkion toraxean.

 

Atzo arratsaldeko seiak laurden gutxi aldera gertatu zen Bilboko Errekaldeberri auzoan, etxebizitza moduan erabiltzeko gaituta dagoen eta hainbat pertsona bizi diren lonja batean.

Dirudienez, bertan bizi diren bi pertsona eztabaidan hasi ziren ustezko zor batengatik, eta emakumeak labana batekin eraso egin zion pisukideari. Istiluaren ondoren, erasotzaileak ihes egin zuen eta biktima Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen larrialdietako SOS DEIAK 112 telefonoaren bidez. Bertara agertu ziren agenteek ikusi zuten biktima odola dariola zegoela toraxean zuen zauri batetik, eta anbulantzia batean eraman zuten ospitalera.

Jarraian, Ertzaintzak ustezko erasotzailea bilatzeko dispositibo bat jarri zuen abian, eta hau, bere bila ari zirela jakin zuenean, Bilboko Udaltzaingoaren egoitzara agertu zen. Ertzainek bertan atxilotu zuten lesio-delitua leporatuta.

Ustezko erasotzailea goizean zehar eramango dute agintari judizialaren aurrera.