Elena Moreno, Merkataritzako zuzendaria: “Gasteiz On elkartearen Gabonetako kanpaina ilusioz beteta dator”

0
PRUEBA

Merkataritzako zuzendari Elena Morenok Gasteiz On elkartearen tokiko merkataritzaren Gabonetako kanpainaren aurkezpenean parte hartu du. Kanpaina asteburu honetan hasiko da Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazako argi-bola eta Arka plazako zuhaitza pizten direnean, eta Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta Vital Fundazioko merkataritza-sailen laguntza jaso du.

Kanpainaren eslogana «Haien ilusioak mugiarazi egiten gaitu» da, eta, haren bidez, pertsona askok (eta, bereziki, haurrek) duten alaitasuna aldarrikatu nahi da egun hauetan eta aurtengo zirkunstantzia berezi eta arraroetan. Izan ere, tokiko merkataritzak Gabonetako kanpainan jarri ditu itxaropenak.

Gasteiz On elkartearen kanpainaren euskarri guztien irudia haurren marrazkiei lotuta dago. Marrazki horietan, elikadurari, jostailuei, liburuei, modari eta ostalaritzari lotutako sektoreak eta establezimenduak irudikatu dituzte haurrek.

Arabako hiriburuko ia 600 saltoki biltzen dituen Gasteiz On elkartearen Gabonetako kanpainako jarduera nagusietako bat «Ilusioz betetzen duten ideiak» katalogo digitala sortzea izan da. Bertan, «made in local» bereizgarriko 158 dendek iradokitako 220 proposamenak daude bilduta, eta hirian tokiko merkataritzak erosketa-egun horietarako eskaintzen dituen beste iradokizun batzuk gehituko zaizkie.