Donostian hutsik dagoen higiezin batean sartu nahian harrapatu dituzte

0

Ertzainek lau emakume harrapatu dituzte gaur, astelehena, goizaldean, Donostiako Ulia auzoan hutsik dagoen eraikin batean sartu nahian. Lau emakumeak ikerketapean geratu dira etxebizitza usurpatzearen delitua leporatuta.

Gaur goizaldeko ordu bata inguruan, Ertzaintzari jakinarazi diote hainbat pertsona Ulia auzoan hutsik dagoen komentu erlijioso bateko leiho bateko barroteak moztu nahian ari zirela. Inguruan zaintza-lanetan ari zen patruila bat adierazitako lekura hurbildu da, eta konturatu da, agenteak ikusi dituztenean, susmagarriak adierazitako higiezinaren ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu batean sartu direla.

Auto barruan 39, 32, 23 eta 21 urteko lau emakume aurkitu dituzte, eta identifikatu dituztenean agenteak konturatu dira metalezko egiturak mozteko eta sarrailak behartzeko hainbat erreminta zeramatzatela, bai eta bi sarraila berri ere. Ondoren egiaztatu dute adierazitako eraikineko leiho bateko barroteek behartu izanaren zantzuak zituztela, eta emakumeei jakinarazi diete, beraz, eginbide penalak irekiko dizkietela etxebizitza usurpatzearen delituagatik. Eginbideak Agintari Judizialari bidaliko dizkiote. Lau emakumeei isunak ere jarri dizkiete ordutegia ez betetzeagatik eta maskara jantzita ez izateagatik.