GOGORA-Memoriaren, Bakearen eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak gaur arratsaldean Bilbon egin duen lehen bileraren buru izan da Iñigo Urkullu lehendakaria. Kontseilua lehen aldiz bildu da legegintzaldi honetan eta, bertan, Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izendatu dute kontseiluaren lehendakariorde.
Bileran horretan, onartu egin da GOGORA Institutuaren 2021. Urterako aurrekontu proiektua: 2.093.000 euro. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021eko Aurrekontu Orokorren proiektuan jasoko da zenbateko hori.