Irunen adingabe bat atxilotu dute denda batean lapurretan ari zela

0
PRUEBA

Kale-jantzian zebilen Ertzaintzako baliabide batek 16 urteko adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean, Irungo merkataritza-establezimendu batean lapurretan ari zela.

 

Gaur goizaldean, Ertzaintzaren baliabide bat Irungo Colon-Mendibil pasealekura hurbildu da berriemaile baten deiari erantzunez, jakitera eman baitu zaratak entzuten zirela bere etxetik gertu dagoen merkataritza-establezimendu batean. Adierazitako lekura iritsi denean, kale-jantzian zegoen patruilak jaka bat eskuan zuela lokaletik irteten ari zen gazte bat geldiarazi ahal izan du. Une horretan, agenteek ikusi dute dendako metalezko itxigailua behartuta zegoela.

Adingabeak patruilari aitortu dio besapean zeraman jaka lapurtu berri zuela dendatik. Horren aurrean, eta lokalaren arduradunekin egiaztatu ondoren jaka establezimenduko inbentariokoa zela, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu dute adingabea. Gero Ertzaintzaren polizia-egoitzara eraman dute dagozkion polizia-eginbideak irekitzeko.

Gertaeraren berri Donostiako Adingabeen Fiskaltzari eman diote, eta gaur goizean zehar bertara agertzeko deia egin zaio adingabeari.